Mostrando entradas con la etiqueta aniztasuna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta aniztasuna. Mostrar todas las entradas

sábado, 20 de diciembre de 2014

Hizkuntza aniztasuna

Gaurko eskoletara gero eta atzerritar gehiago etortzen dira, hori dela eta, hizkuntza aniztasuna aurkitzen dugu ikastetxeetan. Ikasle etorkinek euren ama hizkuntza hitz egiteaz gain, eskolako hizkuntza ere mintzatu behar dute, horregatik, askotan zailtasunak agertzen dira. 

EAEn bi hizkuntza ofizial daudela  kontuan hartzekoa da. Gainera, eskolan gero eta gehiago lantzen da hizkuntza aniztasuna, bi hizkuntza ofizial egoteaz eta lantzeaz gain, atzerriko hizkuntza, kasu honetan ingelesa, txikitatik hasten dira ikasten. Beraz, kanpotik datozenek testuinguru konplexu honekin talka egiten dute.  

Ikasle etorkinek hizkuntzak ikasteko planak hobetu nahi dira, integrazioaz aparte, emaitza eta errendimendu akademikoa ere hobetzeko. Beraz, guzti hau aurrera eramateko, aztertu beharra dago haur atzerritarrek hezkuntza eleanitza nola barneratzen duten eta zer-nolako hizkuntza-gaitasuna duten. Era honetan, plana martxan jarriz, ikaslearen gaitasunak hobetu ahal izango dira eta ikasleak testuingurura hobeto egokituko dira. 

Bestalde, ikasle horien jatorrizko hizkuntza albo batera ez uztea garrantzitsua da, kultura aniztasuna mantendu dadin eta ikaslearen integrazioa nolakoa den aztertzeko, prozesua hobeto jarraitzeko. 

Amaitzeko, esan beharra dago ikastetxe batean, hizkuntza-aniztasuna egoteak aberasten gaituela eta garrantzitsua dela bakoitzak bere ama hitzkuntza zaintzea. Hala ere, zailtasunen aurrean neurriak jarri behar dira ikasle guztiek aurrera ateratzeko.







Argazkiaren iturria:
http://images.clipartlogo.com/files/ss/original/109/109766486/flags-of-the-world-tree.jpg
https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjiWi4L4U2N03mdHZs1BULmExcrcUMli1PdezG6SCaJqnVGVCowyFOcgLrye1lc85xAb__INYwm0ghcG7p2VGunkvzWsyZQWSehZvcgleef37kNG-b7OLQCqISYQe-j42WHashdKhdU9og/s1600/razas.jpg

Informazio iturria:
http://multilingualeducation.eu/eu/lineas-de-investigacion/language-acquisition-and-academic-performance-with-immigrant-student/

domingo, 7 de diciembre de 2014

Hezkuntza premia bereziko haurrak

Gaurko eskolan hezkuntza premia bereziak jasotzen dituzten ikasle ugari ditugu. Hauek eskola aniztasunaren parte dira. Ikasle hauek gaigabezi fisiko, psikiko zein zentzumenezkoak dituzte, aparteko ahalmenak, ezaugarri kultural bereziak edota egoera sozioekonomiko larrian daude.

Ezaugarri hauek dituzten umeak duela gutxira arte gure gizartean baztertuta egon dira, hauek eskola berezietara joaten ziren. Hala ere, aurreko mendeetan haur hauek ez ziren ezta eskolara joaten ere. Gaur egun, irakaskuntzak metodo egokiak ditu eta hezkuntza gaigabeziak dituzten haurrak ez ditu eskola arruntetik baztertzen. Gaurko hezkuntza politikek haur horiek besteekin batera eskolaratzearen aldekoak dira, gizarteratzea ahalbidetzeko.

Ikasle guztiak hezkuntza sisteman barneratu behar ditugu, salbuespenik egin gabe. Baten-batek Hezkuntza Premia Berezia behar badu, hau eskeiniko zaio testuinguru normalizatuenenan egokitzeko. Horretarako, eskolak prestatuta egon behar dira eta balibide egokiak izan ikasle hauekin aurrera egiteko. 







Argazkiaren iturria:
 https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEg30R3BQxuqNgFO1Lpv7f1FpXPAKaW_mcs3i5NXjqkrJ1ZgrhoD0dCHAiqG9y7KYL4pM6xezw_G50bPLkChy9PvQ-jtQP1pAup6aji-x3sbTb-H8-LvMVNENH-UfX9to8BcAEw5d2ExH84/s1600/hezkuntza+berezia.jpg
Informazio iturria: http://eu.wikipedia.org/wiki/Hezkuntza_berezi
http://revista.consumer.es/web/eu/20080901/actualidad/informe1/73534.php

miércoles, 3 de diciembre de 2014

Eskola inklutsiboaren lehentasunak

Eskola inklusiboa hezkuntza korrontea bat da zeinen helburu nagusia ikasle guztien gaitasunak eta ahalmenak ahalik eta gehien garatzea da, ikasleek proiektu pertsonal eta profesional bat eraiki dezaten. Hau ziurtatzeko, kalitatezko hezkuntza-sistema beharrezkoa da. Honen aurrean, eskola inklutsiboaren lehentasunak honako hauek dira:

1. Ikasle bakoitzaren beharretara egokitzea: Ikasle bakoitzari egokituta egongo da hezkuntza, eskolak aniztasunaren aurrean banakako neurriak abiatzeko konpromisua hartzen du, bakoitzaren garapena jarraituz.

2. Eskola-esparru arruntetik jardutea: Hezkuntza sistemaren funtsezko elementuak kontuan hartuko dira (curriculuma, metodologiak eta antolaketa), hala ere, arreta berezia egongo da irakaskuntza-ikaskuntza estrategietan.

3. Irakasle guztiak gainerako langileak eta familiak inplikatzea:  Hauek hezkuntza inklutsiboa lortzeko beharrezko elementuak dira. Hauen arteko koordinazioa eta lankidetza gauzatzeko egiturak sortzea beharrezkoak dira.

4. Haurren eta esku-hartzearen beharrak garaiz balioestea: Ikasle baten premia bereziak azkar detektatuko dira honi baliabide pertsonal zein materiala eskura jartzeko. Honetarako, partaide guztien koordinazioa beharrezkoa izango da (irakasle, langile...).

5. Ikasteko aukera errealak ematea gizartetik baztertuak izateko arrisku handiena duten kolektiboei: Eskola inklutsiboak gizartebazterketa pairatzen dituzten ikasleak babestu behar ditu, ikasle hauen parte-hartzea  eta lorpenak besteenak bezalakoak izan daitetzen. Ikasle hauek lortu behar dute gaitasun gehien garatzen arlo pertsonalean zein eskola- eta gizarte-arloan.

Eskola inklutsiboak aipatutako lehentasunak kontuan hartzen ditu aniztasunari nola erantzun behar diogun zehazteko. Honekin amaitzeko, aipatzekoa da eskola inklutsiboak eskola-ingurua ere barne hartzen duela, hezkuntzaren-erantzunaren ardatza aldatzen da, zabalagoa eginez.



Argazkiaren iturria: http://lh5.ggpht.com/-i_hsLNJfjZ8/UxTMN3llgcI/AAAAAAAAQ6U/VfyhwtXJH90/unidad%252520%2525281%252529_thumb%25255B2%25255D.jpg?imgmax=800

Informazioaren iturria:  http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/eu_escu_inc/adjuntos/16_inklusibitatea_100/100011e_Pub_EJ_Plan_diversidad_e.pdf

sábado, 29 de noviembre de 2014

Kultura aniztasuna


Eskolan aniztasuna mota ugarietakoa da, era guztietako ezberdintasunak daude: ohiturak, jatorria, hizkuntza, sexua, gaitasuna, familia, interesak, erritmoa... Aniztasun hauen artean, kultur aniztasuna aurkitzen dugu. Eskolan herrialde ezberdintako umeak ditugu, bakoitzak bere kultura ezberdinarekin.

Askotan ikastetxeetan ume atzerritarrekin arazoak suertatzen dira, hala nola, eskola jazarpena edota hizkuntza arazoak. Ikasleek askotan ez dituzte ezberdinak diren umeak hasieratik onartzen, horregatik, ume hauek baztertuta geratu daitezke. Honen aurrean, ikasgelan errespetua lantzea beharrezkoa da, baita kultura aniztasunaren gaia lantzea ere. Bestalde, arlo akademikoan ere trabak egon daitezke, hizkuntza trabarik nagusienetarikoa da, askotan ume atzerritarrek bakarrik euren ama hizkuntza dakitelako. Irakasleak prestatuta egon behar dira egoera hauei aurre egiteko. Hala ere, kontuan hartzekoa da umeek azkar ikasten dituztela hizkuntzak, beraz, beranduago ez dute zertan arazo hau izan.

Jarraian daukagun bideoak aniztasun kulturalaren alderdi positiboak aurkezten dizkigu. Ikasgelara kultura ezberdinak eraman behar dira. Ume bakoitzaren kultura eramanez gero, kultura hauek ikasle guztientzako garrantzia gehiago hartuko dute. Lan egiteko erari beste ikuspegi batzuk eman behar dizkiogu, kulturaren arloan umeen ikasteko gogoak handitzekoa.



domingo, 23 de noviembre de 2014

Aniztasunaren trataera eskolan

Aniztasuna gizarte zein eskolako ezaugarria da. Aniztasunak adierazten digu guztiok berezitasunak ditugula eta bata ez dela bestea bezalakoa. Hezkuntzaren inguruan dauden elementu guztiak ezberdinak izan daitezke: familiak, irakasleak, ikasleak eta abar, baita hauek dituzten trebetasunak, motibazioak, gustuak... ere. Beraz, eskola heterogeneoa da. Hala ere, antzinatik eskola homogeneoa izaten saiatu izan da, ikasle guztiak modu berean irakasten, espazio berberean jartzen, baliabide berdinak erabiltzen... Pentsamendu hauek alboratu eta aniztasuna onartu beharra dago. Eskola-testuinguruari dagokionez, aniztasunak eredu ezberdinak ditu, haien artean hauek aurkitzen ditugu:

1. Ikasteko estiloen aniztasuna. 
2. Ikasteko gaitasunen aniztasuna. 
3. Garapen-mailen eta aldez aurretiko ikaskuntzen mailen aniztasuna. 
4. Erritmoen aniztasuna. 
5. Interes, motibazio eta igurikapenen aniztasuna. 
6. Gutxiengo etniko nahiz gizarteko talde kaltetu edo baztertuen partaide 
izatea. 
7. Gizarteko talde kaltetu edo baztertuen partaide izatea.
8. Eskolaketa desberdina izatea.  

Bestalde, eskolak ezberdintasunera irekitzeko honako hau kontuan hartu behar du: originaltasuna, hetereogeneotasuna, hezkuntza-erantzun bereziak, hezkidetza, kulturartekotasuna, kaltetuenei laguntzeko ekintza positiboak, hezkuntza premiak... Honen aurrean, atzean utzi beharra dago: eredu-ikaslea, homogeneotasuna, erantzun uniformea, etnozentrismoa, sexismoa eta abar.

Aniztasunean esku-hartzeko, irakasleek eginbehar ugari dituzte. Ikasle guztiek aurrera egiteko, haien ezberdintasunak kontuan harturik, irakaslearen lana hau da: ikasleei euren irakaskuntzaren protagonista izaten uztea, laguntza pertsonalizatua eskeintzea, programazioaren malgutasuna, giro egokia sortzea (errespetuzko giroa), ikaskuintza-prozesuari buruzko informazioa ematea ikasleei... Guzti hauek jarraituz gero aniztasuna ikasgelan era egokian landuko da. 

Honetaz gain, ikasgelaren antolamendua alderdi garrantzitsua da aniztasunaren trataerarako. Denbora, espazioa eta taldearen antolamendua garrantzitsuak dira. Taldeari dagokionez, lan indibidualak, talde txikietan eta talde handietan lan egitea komeni da. Hau da, era guztietako taldeak egin, horrela ikasleek errespetua lantzeko, arazoak konpontzeko, bakoitzak duen erritmoa jarraitzeko... Espazioari dagokionez, batetik, ikasleak haien gela dekoratzeko aukera izan beharko lukete eta bestetik, mahaien antolamendua jardueraren arabera mugitu (taldean lan egiteko, eztabaidatzeko...). Denborari dagokionez, ikasleei autonomiaz lan egiteko denbora eman behar zaie, ohiko denbora ez dena ere erabili (ordu batekoa ez dena)... Aipatutako guzti hau aniztasuna lantzeko tresna aproposak dira. 

Amaitzeko, esan beharra dago azaldutakoa eskolan aniztasuna tratatzeko orientabideak izan direla eta hauek jarraitzea komenigarria izango litzatekeela homogeneotasunarekin amaitzeko.



Informazio iturria: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/eu_diversid/adjuntos/17_aniztasuna_120/120001e_Doc_EJ_Diversidad_Primaria_e.pdf
Irudiaren iturria: https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEj50LnTUfmBZ8AA9iPg63jcCKaFs9Uq5G42voQ08x33xxGFbOT-g1ulb9WirmJ0ZGWRQ-cFMxlF46jNor9E_0aQFQoHsEVZG-EFxszsfoiXYrz923Vc-Ekx_3o-FSC-nTkPDJwJ3OPk27RD/s1600/diversidad.jpg


miércoles, 19 de noviembre de 2014

Familia aniztasuna

Sarrera honetan familia aniztasunari buruz hitz egingo dut, zer ikusi handia duena blog honen gai nagusiarekin. 



Zenbat familia mota daude? Zenbat ezagutzen ditugu? Gaur egun, familia mota ugari ezagutzen ditugu eta familia eredu tradizionala gehiengo izatetik salbuespen izatera pasa da. Gure gizartean aniztasuna dago eta eskolan oso nabaria da hau. 

Betidanik familia nuklearra ezagutu dugu, konposatuta dagoena aita, ama eta seme-alabekin. Hala ere, tradizionalak ez diren gaurko familia batzuk hauek dira:
  • Familia konplexuak (aiton-amonekin bizitzea)
  • Seme-alaben adopatatuen familiak
  • Guraso bakarreko familiak
  • Izatezko bikoteak (nahiz eta bikotea izan, ez dira batera bizi)
  • Familia berreraikiak (anai edo arreba-ordainak izatea)
  • Familia homoparentalak
  • Etorkinen familia aniztasuna (poligamia...)
  • ...

Aipatutako familia motak eskolan ikus ditzakegunak dira eta hau irakasleok kontuan hartu behar dugun alderdietako bat da. Ikasle bakoitza desberdina den moduan, familia bakoitza ere ezberdina da. Beraz, ikasle bakoitzari eskeintzen diogun arreta pertsonalizatua, familiarekin berdina izan beharko litzateke. Familiaren arabera irakaslearen esku hartzea ezberdina izango da. Horretarako, oso garrantzitsua da irakasleak familiaren egoera ezagutzea. 

Honekin lotuta ikaslearen jarrera daukagu. Izan ere, ikasleak familian ikusten duten araberakoak dira askotan. Hau da, familian arazoak baldin badituzte, honek eragina izan dezake eskolan. Horregatik diogu irakasleak etxeko egoera ezagutu behar duela, ikasleari ahal duen heinean languntzeko. 

Familiaren aniztasunaren gaia nola bideratu dezakegu gelan? Oraindik, eskolan eredu tradizionala irudikatzen den bakarra izaten jarraitzen du. Hau aldatu beharra dago gaurko familiak garatu direlako eta jada eredu tradizionalak ez duelako errealitatea osotasunez irudikatzen. Beraz, familia aniztasunaren gaia eskolan tratatu behar da guztiok errespetuz jokatzeko eta familia bat bestea baino hobeagoa ez dela ulertzeko. 

Irudiaren iturria: http://timerime.com/es/linea_de_tiempo/2418668/Evolucin+del+concepto+de+familia/

martes, 11 de noviembre de 2014

Eskola inklutsiboa





Bideo honek eskola inklusiboari egiten dio erreferentzia, zuzeneko erlazioa duena aniztasunaren gaiarekin. Gaur egungo eskolan haien artean ezaugarri oso ezberdinak dituzten umeak aurkitzen ditugu: atzerritarrak, erlijio ezberdinekoak, betaurrekodunak, ez-gaituak, lotsatiak...

Eskola inklusiboak eskola tradizionala alde batera utzi eta bazterketarik egin gabe, ikasle guztiak barne hartzen ditu. Gaurko eskolak ez ditu ikasleak sailkatzen eta ikasle guztiak haien ezberdintasunekin batera onartzen ditu. Eskola inklusibo batek aipatutako ikasle guzti hauen garapen akademikoa eskeintzen du, baita garapen pertsonal eta soziala ere. Hau da, ikaste-irakaste prozesua pertsonalizatua da, pertsona bakoitzaren beharren araberakoa dena. 

Oraindik ere zailtasunak aurkitzen ditugu ikaste-irakaste prozesu pertsonalizatu bat eskeintzeko. Hala ere, XXI.mendeko hezkuntzaren helburuetako bat hori da, ikasle bakoitzaren araberako irakaskuntza sortzea eta hauen beharretara moldatzea.



martes, 28 de octubre de 2014

Aniztasunaren inguruan hausnartzen

Blog-ean eskolako aniztasuari buruz hitz egingo dut, hain zuzen ere, eskolako ikasle aniztasunari buruz. Gaur egungo ikasgelaren errealitatea aniztasunean oinarritzen da eta hau ikusgai izango dugu blog honetan.







Bideo honekin nire blog-ari hasiera emango diot, honek aniztasunaren hausnarketara eramaten baikaitu. Honek erakusten digu gehienetan talde batean guztiak berdinak direnean eta ezberdina den norbait agertzen denan alde batera uzten zaiola. Orokorrean, desberdina dena albo batera uzten zaio, gainontzekoak bezalakoak diren pertsonekin egotea nahiago dugulako.

Ikasleen artean askotan jarrera hau suertatzen da. Ikasleek sarritan desberdintasunari uko egiten diote, desberdinak edo berezitasun handiak dituzten umeak alboratuz. Honako hau ez suertatzeko, ikasleek guztiok ezberdintasunak ditugula ulertu behar dute, era honetan, berdintasun giroa egongo da ikasgelan, baita bertatik kanpo ere.