sábado, 20 de diciembre de 2014

Hizkuntza aniztasuna

Gaurko eskoletara gero eta atzerritar gehiago etortzen dira, hori dela eta, hizkuntza aniztasuna aurkitzen dugu ikastetxeetan. Ikasle etorkinek euren ama hizkuntza hitz egiteaz gain, eskolako hizkuntza ere mintzatu behar dute, horregatik, askotan zailtasunak agertzen dira. 

EAEn bi hizkuntza ofizial daudela  kontuan hartzekoa da. Gainera, eskolan gero eta gehiago lantzen da hizkuntza aniztasuna, bi hizkuntza ofizial egoteaz eta lantzeaz gain, atzerriko hizkuntza, kasu honetan ingelesa, txikitatik hasten dira ikasten. Beraz, kanpotik datozenek testuinguru konplexu honekin talka egiten dute.  

Ikasle etorkinek hizkuntzak ikasteko planak hobetu nahi dira, integrazioaz aparte, emaitza eta errendimendu akademikoa ere hobetzeko. Beraz, guzti hau aurrera eramateko, aztertu beharra dago haur atzerritarrek hezkuntza eleanitza nola barneratzen duten eta zer-nolako hizkuntza-gaitasuna duten. Era honetan, plana martxan jarriz, ikaslearen gaitasunak hobetu ahal izango dira eta ikasleak testuingurura hobeto egokituko dira. 

Bestalde, ikasle horien jatorrizko hizkuntza albo batera ez uztea garrantzitsua da, kultura aniztasuna mantendu dadin eta ikaslearen integrazioa nolakoa den aztertzeko, prozesua hobeto jarraitzeko. 

Amaitzeko, esan beharra dago ikastetxe batean, hizkuntza-aniztasuna egoteak aberasten gaituela eta garrantzitsua dela bakoitzak bere ama hitzkuntza zaintzea. Hala ere, zailtasunen aurrean neurriak jarri behar dira ikasle guztiek aurrera ateratzeko.







Argazkiaren iturria:
http://images.clipartlogo.com/files/ss/original/109/109766486/flags-of-the-world-tree.jpg
https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjiWi4L4U2N03mdHZs1BULmExcrcUMli1PdezG6SCaJqnVGVCowyFOcgLrye1lc85xAb__INYwm0ghcG7p2VGunkvzWsyZQWSehZvcgleef37kNG-b7OLQCqISYQe-j42WHashdKhdU9og/s1600/razas.jpg

Informazio iturria:
http://multilingualeducation.eu/eu/lineas-de-investigacion/language-acquisition-and-academic-performance-with-immigrant-student/

No hay comentarios:

Publicar un comentario