sábado, 20 de diciembre de 2014

Amaierako sarrera

IKT irakasgaiari amaiera emateko asmoz, IKT-en inguruko hausnarketa bat egingo dut, alderdi positiboetan eta negatiboetan oinarrituz,

Alde batetik, esan dezaket nire hasierako interesa IKT-en inguruan ez zela nahiko altua. hala ere, denbora pasa ahala nire interesa pizten joan da eta gauza ugari ikasi ditut. Gauzatu dugun lanaren ondorioz, IKT-en erabilgarritasunari buruz ikasi dut, hau da, IKT-ak nola aplikatu ditzakegun hezkuntzan. Izan ere, teknologia berriak oso erabilgarriak dira hezkuntzan metodo berriak bideratzeko. XXI.mendean gaude eta Lehen Hezkuntzako ume guztiak jaio dira informazioaren aroan, ordenagailu batekin besoaren azpian. Beraz, hezkuntza horretara egokitu behar da eta teknologia berrien erabilera bultzatu eskolan. Horrela, hezkuntza sistema gizarte berrira moldatzen delarik.

Ikasleak teknologia berrien aurrean motibatuta daude eta beraz, hau aprobetxatu beharra dago irakasteko metodo hauek erabiliz. Ordenagailuek eta internetek eskeintzen dizkiguten programa berriak erabili behar ditugu informazioa partekatzeko, ezagutzak garatzeko, elkarlana bultzatzeko zein komunikazioa ahalbidetzeko. Baina ez ditugu erabili behar liburuekin egiten dugun berdina egiteko, hauek eskeintzen dizkiguten baliabideetaz baliatu behar gara.

Beste alde batetik, pentsatzen dut IKT-ek ere alde negatiboa dutela. Gaur egun, umeek zortzi urterekin jada mugikorrak dituzte eta nire galdera da: benetan haurrek adin honekin beharrezkoa dute mugikor bat? Nire ustez, hau ez da normala eta mugak jarri behar dira. Horregatik , eskolak neurtu behar du IKT-en erabilera, ondorio negatiboak ere ekar ditzakeelako, hala nola, adikzioa, aurrrez aurreko komunikazioa galtzea eta abar, Nahiz eta teknologia berriak umeen eguneroko bizitzetan egon, hauek neurriz erabili eta arriskuak kontuan hartu behar dira.

Amaitzeko, esan behar dut lauhilabete hau aprobetxagarria eta aberasgarria izan dela. IKT-en inguruan ondorioztatzen dut, jada aipatu dudan moduan, IKT-en erabilera beharrezkoa dela hezkuntzan eta guk, irakasle moduan, prestakuntza egokia jaso behar dugula hauek maneiatzeko eta ikasleei metodo egokiak irakasteko, beti kontuan izanda arriskuak.


 


Argazkiaren iturria: http://www.ahoravalencia.es/wp-content/uploads/2014/10/movil-ni%C3%B1o-000.jpg
http://www.tecnocosas.es/images/peligros_online_para_ninos.jpg

No hay comentarios:

Publicar un comentario