Mostrando entradas con la etiqueta bideoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bideoa. Mostrar todas las entradas

sábado, 29 de noviembre de 2014

Kultura aniztasuna


Eskolan aniztasuna mota ugarietakoa da, era guztietako ezberdintasunak daude: ohiturak, jatorria, hizkuntza, sexua, gaitasuna, familia, interesak, erritmoa... Aniztasun hauen artean, kultur aniztasuna aurkitzen dugu. Eskolan herrialde ezberdintako umeak ditugu, bakoitzak bere kultura ezberdinarekin.

Askotan ikastetxeetan ume atzerritarrekin arazoak suertatzen dira, hala nola, eskola jazarpena edota hizkuntza arazoak. Ikasleek askotan ez dituzte ezberdinak diren umeak hasieratik onartzen, horregatik, ume hauek baztertuta geratu daitezke. Honen aurrean, ikasgelan errespetua lantzea beharrezkoa da, baita kultura aniztasunaren gaia lantzea ere. Bestalde, arlo akademikoan ere trabak egon daitezke, hizkuntza trabarik nagusienetarikoa da, askotan ume atzerritarrek bakarrik euren ama hizkuntza dakitelako. Irakasleak prestatuta egon behar dira egoera hauei aurre egiteko. Hala ere, kontuan hartzekoa da umeek azkar ikasten dituztela hizkuntzak, beraz, beranduago ez dute zertan arazo hau izan.

Jarraian daukagun bideoak aniztasun kulturalaren alderdi positiboak aurkezten dizkigu. Ikasgelara kultura ezberdinak eraman behar dira. Ume bakoitzaren kultura eramanez gero, kultura hauek ikasle guztientzako garrantzia gehiago hartuko dute. Lan egiteko erari beste ikuspegi batzuk eman behar dizkiogu, kulturaren arloan umeen ikasteko gogoak handitzekoa.



miércoles, 19 de noviembre de 2014

Familia aniztasuna

Sarrera honetan familia aniztasunari buruz hitz egingo dut, zer ikusi handia duena blog honen gai nagusiarekin. 



Zenbat familia mota daude? Zenbat ezagutzen ditugu? Gaur egun, familia mota ugari ezagutzen ditugu eta familia eredu tradizionala gehiengo izatetik salbuespen izatera pasa da. Gure gizartean aniztasuna dago eta eskolan oso nabaria da hau. 

Betidanik familia nuklearra ezagutu dugu, konposatuta dagoena aita, ama eta seme-alabekin. Hala ere, tradizionalak ez diren gaurko familia batzuk hauek dira:
  • Familia konplexuak (aiton-amonekin bizitzea)
  • Seme-alaben adopatatuen familiak
  • Guraso bakarreko familiak
  • Izatezko bikoteak (nahiz eta bikotea izan, ez dira batera bizi)
  • Familia berreraikiak (anai edo arreba-ordainak izatea)
  • Familia homoparentalak
  • Etorkinen familia aniztasuna (poligamia...)
  • ...

Aipatutako familia motak eskolan ikus ditzakegunak dira eta hau irakasleok kontuan hartu behar dugun alderdietako bat da. Ikasle bakoitza desberdina den moduan, familia bakoitza ere ezberdina da. Beraz, ikasle bakoitzari eskeintzen diogun arreta pertsonalizatua, familiarekin berdina izan beharko litzateke. Familiaren arabera irakaslearen esku hartzea ezberdina izango da. Horretarako, oso garrantzitsua da irakasleak familiaren egoera ezagutzea. 

Honekin lotuta ikaslearen jarrera daukagu. Izan ere, ikasleak familian ikusten duten araberakoak dira askotan. Hau da, familian arazoak baldin badituzte, honek eragina izan dezake eskolan. Horregatik diogu irakasleak etxeko egoera ezagutu behar duela, ikasleari ahal duen heinean languntzeko. 

Familiaren aniztasunaren gaia nola bideratu dezakegu gelan? Oraindik, eskolan eredu tradizionala irudikatzen den bakarra izaten jarraitzen du. Hau aldatu beharra dago gaurko familiak garatu direlako eta jada eredu tradizionalak ez duelako errealitatea osotasunez irudikatzen. Beraz, familia aniztasunaren gaia eskolan tratatu behar da guztiok errespetuz jokatzeko eta familia bat bestea baino hobeagoa ez dela ulertzeko. 

Irudiaren iturria: http://timerime.com/es/linea_de_tiempo/2418668/Evolucin+del+concepto+de+familia/

martes, 11 de noviembre de 2014

Eskola inklutsiboa





Bideo honek eskola inklusiboari egiten dio erreferentzia, zuzeneko erlazioa duena aniztasunaren gaiarekin. Gaur egungo eskolan haien artean ezaugarri oso ezberdinak dituzten umeak aurkitzen ditugu: atzerritarrak, erlijio ezberdinekoak, betaurrekodunak, ez-gaituak, lotsatiak...

Eskola inklusiboak eskola tradizionala alde batera utzi eta bazterketarik egin gabe, ikasle guztiak barne hartzen ditu. Gaurko eskolak ez ditu ikasleak sailkatzen eta ikasle guztiak haien ezberdintasunekin batera onartzen ditu. Eskola inklusibo batek aipatutako ikasle guzti hauen garapen akademikoa eskeintzen du, baita garapen pertsonal eta soziala ere. Hau da, ikaste-irakaste prozesua pertsonalizatua da, pertsona bakoitzaren beharren araberakoa dena. 

Oraindik ere zailtasunak aurkitzen ditugu ikaste-irakaste prozesu pertsonalizatu bat eskeintzeko. Hala ere, XXI.mendeko hezkuntzaren helburuetako bat hori da, ikasle bakoitzaren araberako irakaskuntza sortzea eta hauen beharretara moldatzea.



martes, 28 de octubre de 2014

Aniztasunaren inguruan hausnartzen

Blog-ean eskolako aniztasuari buruz hitz egingo dut, hain zuzen ere, eskolako ikasle aniztasunari buruz. Gaur egungo ikasgelaren errealitatea aniztasunean oinarritzen da eta hau ikusgai izango dugu blog honetan.







Bideo honekin nire blog-ari hasiera emango diot, honek aniztasunaren hausnarketara eramaten baikaitu. Honek erakusten digu gehienetan talde batean guztiak berdinak direnean eta ezberdina den norbait agertzen denan alde batera uzten zaiola. Orokorrean, desberdina dena albo batera uzten zaio, gainontzekoak bezalakoak diren pertsonekin egotea nahiago dugulako.

Ikasleen artean askotan jarrera hau suertatzen da. Ikasleek sarritan desberdintasunari uko egiten diote, desberdinak edo berezitasun handiak dituzten umeak alboratuz. Honako hau ez suertatzeko, ikasleek guztiok ezberdintasunak ditugula ulertu behar dute, era honetan, berdintasun giroa egongo da ikasgelan, baita bertatik kanpo ere.