Blog-ean eskolako aniztasuari buruz hitz egingo dut, hain zuzen ere, eskolako ikasle aniztasunari buruz. Gaur egungo ikasgelaren errealitatea aniztasunean oinarritzen da eta hau ikusgai izango dugu blog honetan.
Bideo honekin nire blog-ari hasiera emango diot, honek aniztasunaren hausnarketara eramaten baikaitu. Honek erakusten digu gehienetan talde batean guztiak berdinak direnean eta ezberdina den norbait agertzen denan alde batera uzten zaiola. Orokorrean, desberdina dena albo batera uzten zaio, gainontzekoak bezalakoak diren pertsonekin egotea nahiago dugulako.
Ikasleen artean askotan jarrera hau suertatzen da. Ikasleek sarritan desberdintasunari uko egiten diote, desberdinak edo berezitasun handiak dituzten umeak alboratuz. Honako hau ez suertatzeko, ikasleek guztiok ezberdintasunak ditugula ulertu behar dute, era honetan, berdintasun giroa egongo da ikasgelan, baita bertatik kanpo ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario