sábado, 29 de noviembre de 2014

Kultura aniztasuna


Eskolan aniztasuna mota ugarietakoa da, era guztietako ezberdintasunak daude: ohiturak, jatorria, hizkuntza, sexua, gaitasuna, familia, interesak, erritmoa... Aniztasun hauen artean, kultur aniztasuna aurkitzen dugu. Eskolan herrialde ezberdintako umeak ditugu, bakoitzak bere kultura ezberdinarekin.

Askotan ikastetxeetan ume atzerritarrekin arazoak suertatzen dira, hala nola, eskola jazarpena edota hizkuntza arazoak. Ikasleek askotan ez dituzte ezberdinak diren umeak hasieratik onartzen, horregatik, ume hauek baztertuta geratu daitezke. Honen aurrean, ikasgelan errespetua lantzea beharrezkoa da, baita kultura aniztasunaren gaia lantzea ere. Bestalde, arlo akademikoan ere trabak egon daitezke, hizkuntza trabarik nagusienetarikoa da, askotan ume atzerritarrek bakarrik euren ama hizkuntza dakitelako. Irakasleak prestatuta egon behar dira egoera hauei aurre egiteko. Hala ere, kontuan hartzekoa da umeek azkar ikasten dituztela hizkuntzak, beraz, beranduago ez dute zertan arazo hau izan.

Jarraian daukagun bideoak aniztasun kulturalaren alderdi positiboak aurkezten dizkigu. Ikasgelara kultura ezberdinak eraman behar dira. Ume bakoitzaren kultura eramanez gero, kultura hauek ikasle guztientzako garrantzia gehiago hartuko dute. Lan egiteko erari beste ikuspegi batzuk eman behar dizkiogu, kulturaren arloan umeen ikasteko gogoak handitzekoa.



1 comentario:

  1. Interesgarria benetan! Aplikagarria gero gaur egungo euskal autonomia erkidegoko eskoletan.

    ResponderEliminar