sábado, 20 de diciembre de 2014

Amaierako sarrera

IKT irakasgaiari amaiera emateko asmoz, IKT-en inguruko hausnarketa bat egingo dut, alderdi positiboetan eta negatiboetan oinarrituz,

Alde batetik, esan dezaket nire hasierako interesa IKT-en inguruan ez zela nahiko altua. hala ere, denbora pasa ahala nire interesa pizten joan da eta gauza ugari ikasi ditut. Gauzatu dugun lanaren ondorioz, IKT-en erabilgarritasunari buruz ikasi dut, hau da, IKT-ak nola aplikatu ditzakegun hezkuntzan. Izan ere, teknologia berriak oso erabilgarriak dira hezkuntzan metodo berriak bideratzeko. XXI.mendean gaude eta Lehen Hezkuntzako ume guztiak jaio dira informazioaren aroan, ordenagailu batekin besoaren azpian. Beraz, hezkuntza horretara egokitu behar da eta teknologia berrien erabilera bultzatu eskolan. Horrela, hezkuntza sistema gizarte berrira moldatzen delarik.

Ikasleak teknologia berrien aurrean motibatuta daude eta beraz, hau aprobetxatu beharra dago irakasteko metodo hauek erabiliz. Ordenagailuek eta internetek eskeintzen dizkiguten programa berriak erabili behar ditugu informazioa partekatzeko, ezagutzak garatzeko, elkarlana bultzatzeko zein komunikazioa ahalbidetzeko. Baina ez ditugu erabili behar liburuekin egiten dugun berdina egiteko, hauek eskeintzen dizkiguten baliabideetaz baliatu behar gara.

Beste alde batetik, pentsatzen dut IKT-ek ere alde negatiboa dutela. Gaur egun, umeek zortzi urterekin jada mugikorrak dituzte eta nire galdera da: benetan haurrek adin honekin beharrezkoa dute mugikor bat? Nire ustez, hau ez da normala eta mugak jarri behar dira. Horregatik , eskolak neurtu behar du IKT-en erabilera, ondorio negatiboak ere ekar ditzakeelako, hala nola, adikzioa, aurrrez aurreko komunikazioa galtzea eta abar, Nahiz eta teknologia berriak umeen eguneroko bizitzetan egon, hauek neurriz erabili eta arriskuak kontuan hartu behar dira.

Amaitzeko, esan behar dut lauhilabete hau aprobetxagarria eta aberasgarria izan dela. IKT-en inguruan ondorioztatzen dut, jada aipatu dudan moduan, IKT-en erabilera beharrezkoa dela hezkuntzan eta guk, irakasle moduan, prestakuntza egokia jaso behar dugula hauek maneiatzeko eta ikasleei metodo egokiak irakasteko, beti kontuan izanda arriskuak.


 


Argazkiaren iturria: http://www.ahoravalencia.es/wp-content/uploads/2014/10/movil-ni%C3%B1o-000.jpg
http://www.tecnocosas.es/images/peligros_online_para_ninos.jpg

Hizkuntza aniztasuna

Gaurko eskoletara gero eta atzerritar gehiago etortzen dira, hori dela eta, hizkuntza aniztasuna aurkitzen dugu ikastetxeetan. Ikasle etorkinek euren ama hizkuntza hitz egiteaz gain, eskolako hizkuntza ere mintzatu behar dute, horregatik, askotan zailtasunak agertzen dira. 

EAEn bi hizkuntza ofizial daudela  kontuan hartzekoa da. Gainera, eskolan gero eta gehiago lantzen da hizkuntza aniztasuna, bi hizkuntza ofizial egoteaz eta lantzeaz gain, atzerriko hizkuntza, kasu honetan ingelesa, txikitatik hasten dira ikasten. Beraz, kanpotik datozenek testuinguru konplexu honekin talka egiten dute.  

Ikasle etorkinek hizkuntzak ikasteko planak hobetu nahi dira, integrazioaz aparte, emaitza eta errendimendu akademikoa ere hobetzeko. Beraz, guzti hau aurrera eramateko, aztertu beharra dago haur atzerritarrek hezkuntza eleanitza nola barneratzen duten eta zer-nolako hizkuntza-gaitasuna duten. Era honetan, plana martxan jarriz, ikaslearen gaitasunak hobetu ahal izango dira eta ikasleak testuingurura hobeto egokituko dira. 

Bestalde, ikasle horien jatorrizko hizkuntza albo batera ez uztea garrantzitsua da, kultura aniztasuna mantendu dadin eta ikaslearen integrazioa nolakoa den aztertzeko, prozesua hobeto jarraitzeko. 

Amaitzeko, esan beharra dago ikastetxe batean, hizkuntza-aniztasuna egoteak aberasten gaituela eta garrantzitsua dela bakoitzak bere ama hitzkuntza zaintzea. Hala ere, zailtasunen aurrean neurriak jarri behar dira ikasle guztiek aurrera ateratzeko.







Argazkiaren iturria:
http://images.clipartlogo.com/files/ss/original/109/109766486/flags-of-the-world-tree.jpg
https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjiWi4L4U2N03mdHZs1BULmExcrcUMli1PdezG6SCaJqnVGVCowyFOcgLrye1lc85xAb__INYwm0ghcG7p2VGunkvzWsyZQWSehZvcgleef37kNG-b7OLQCqISYQe-j42WHashdKhdU9og/s1600/razas.jpg

Informazio iturria:
http://multilingualeducation.eu/eu/lineas-de-investigacion/language-acquisition-and-academic-performance-with-immigrant-student/

viernes, 19 de diciembre de 2014

Astekari-teoria


  • Abenduak 18

Teoria azken klase honetan, azken dokumentatzaile taldeen aurkezpena ikusi dugu eta gainontzeko taldeek bezala euren sitesa erakutsi digute eta bertan, egokitutako taldeen lanak ikusgai izan ditugu. Aurkezpena interesgarria izan da, sitesa aurkeztu eta honen antolamendua azaltzeaz gain,lan honen inguruan haien iritziak eta hausnarketak azalarazi dizkigutelako. 

Bestalde, azken aurkezpenaren ondoren, irakasleak, irakasgaia ixteko asmoz, powerpoint bat eta bideo batzuk jarri dizkigu eskola berria eta IKT-en inguruan. Bideo hauek hausnarketa egitera eraman naute. Bideo batean emakume batek aipatutako esaldi batek gehien harritu nauena izan da. Izan ere, honek aipatzen zuen ikasleek azterketak egiten badituzte, azterketaren galderen erantzunak interneten agertzen badira, azterketa horrek ez duela ezertarako balio. Ideia hau oso interesgarria iruditu zait eta zentzu batean alde nago honekin. Umeek egiten dituzten frogetan ez daude hausnarketara eramaten duten galderarik, ezta iritzi pertsonala ematera bideratzen dutenak ere. Gaurko azterketak beste modu batean bideratu behar dira, beharbada  hausnarketa baten bitartez teoria aplikatzea. Batzuetan galdera teorikoak ezinbestekoak dira, baina hauek formulatzeko era ezberdinak daude. Beraz, pentsatzen dut azterketa batean denetarik egon behar dela.

Azkenengo klase honen ondorio moduan, esan dezaket argi dagoela daukagunhezkuntza sistema aldatu beharra dagoela eta horretarako ahalmena eta gakoa irakasle berriok dugula.






Argazkiaren iturria: http://statics.erasmusu.com/originals/el-peor-examen-de-mi-vida-87266341d81d2e0b8e696a5b434bfb9f.jpg

Taldeen ebaluaketa

Gainontzeko taldeak ebaluatzeko, talde bakoitzaren hausnarketa bat egin ordez, guztien hausnarketa orokor bat egingo dut non azalduko ditudan jorratu diren alderdi ezberdinak. Honetaz gain, taula bat sortu dut ebaluazio irizpide ezberdinekin eta bakoitzari egokitutako nota jarriko diot.

Ebaluazio irizpideak:

1: Ez dute aurkezpen argi bat egin, azalpenak ulergaitzak izan dira eta egin beharreko lana ez zegoen eginda.
2: Egin beharreko lana eginda dago, baina informazioa faltan izan dugu. Aurkezpena kili-kolo egon da.
3. Lana aurrera atera da, baina aurkezpena ez da oso argia izan.
4: Jorratutako gaia landuta egon da, informazioa ondo iritzi da entzuleengana. Aurkezpena argia izan da.
5: Informazioa eta gaia oso landuta egon da, gaia ondo transmititzeaz gain, aurkezpenari originaltasun kutsua eman diote.

TALDEA
1
2
3
4
5
Dokumentatzaileak: Mikel Artaraz, Elene Arrieta, Josu Artetxe eta Eneko Aretxabaleta




X
Ander Gastesi, Xabier Ibarrondo, Ane Goienetxe eta Josu Hernaez



X

Jon Larramendi, Agueda Larrazabal, Aimar Legorburu eta Alazne Lopez




X
Aitziber Luperena, Hilargi Macho, Izaro Maguregi eta Marina Mardones




X
Dokumentatzaileak: Peio Capdeville, Edurne Bueso, Loiola Canales eta Irati Caballero




X
Amaia Santamaria, Gorka Santamaria, Naia Zubiarrain eta Andrea Seco



X

Eider Martinez, Iñaki Tavera, Tatiana Terron eta Junkal Susperregi



X

Unai Valtierra, German Vazquez, Nerea Velasco eta Cristina Yelamos



X

Amets Zarraga, Xabier Zarraga, Iraitz Zarraga eta Leire Zabala




X
Dokumentatzaileak: Maider Bilbao, Alazne Bajo, Xabier Bilbao eta Maite Barriuso




X
Natalia Monroy, Ane Monzon, Gonzalo Morales eta Nerea Olivier




X
Jon Martija, Unai Martin, Naia Martinez eta Maria Menoyo



X

Itziar Ortega, Ekai Prieto, Eloie Palazuelos eta Josu Perez



X

Aila Salcede, Haizea Ruiz, Ziortza Sagasti eta Olaia Sanchez



X

Eider Reta, Markel Rios, Mikel Rodriguez eta Itziar Rodriguez.



X

Dokumentatzaileak: Larraitz Aldazabal, Aitor Aburto, Iraia Alvarez eta Ane Alegria



X

Maitane Garcia, Mikene Ferreiro, Ekaitz Garcia eta Aitor Etxeandia




X
Garazi Cortes, Mireia Cobos, Leire De Prado eta Maria De Jesus



X

Ester Diego, Maider Diez, Gontzal Diez eta Miren Eeles



X

Jon Garcia, Aingeru Garcia, Dani Linero, Unai Garcia, Nerea Garcia eta Aitziber Molinuevo



X

Joane Elorriaga, Lara Estrella, Asier Egiguren eta




X



Azkenik, guztiaren hausnarketa egitera pasako naiz. Aipatu beharra daukat talde batzuek besteek baino denbora gehiago izan dutela lana prestatzeko, beraz, lanak osoagoak izan dira, prestatuagoak eta originalagoak. Hori dela eta, horietako talde askok nota hobeagoa dute, aurkezpenak originalagoak izan dira. Hala ere, talde guztiek lan handia egin dute. Lanen gaiak ezberdinak izan dira, nahiz eta guztiak IKT-en inguruan izan. Beraz, honek interesgarria izatea eragin du. Bestalde, aurkezpenak haien artean ezberdinak izan dira eta honek dinamikotasuna sortu du. Talde batzuk powtoon programa erabili dute, lan originalenak iruditu zaizkidanak, asko gustatu zait. Honetaz gain, bideoak egiteko ere movie maker programa erabili dute. Gainontzekoek prezi eta powerpoint-a erabili dute. Hala ere, guztiak interesgarriak izan dira eta asko ikasi dut aurkezpen guztiekin.

Taldeko koebaluaketa

Taldearen ebaluaketarekin jarraitzeko, aipatu beharra daukat talde moduan ondo ibili garela eta elkarlana izan dugula helburutzat. Bigarren astean aurkeztu behar izan dugu lana eta ez dugu denbora nahikorik izan aurkezpen polit bat prestatzeko, nahiz eta lana teorikoki ondo landu dugun.

Ez genekien aurkezteko bideoak egin ahal zirenik eta irizpideetan jartzen zuena jarraitu dugu. Lanaren aurkezpena powerpoint baten bitartez egin eta azalpenak ahoz egin ditugu. Orokorrean, aurkezpena ondo atera zaigu, ulergarria eta argia izan da eta ez ditugu arazo teknikorik izan. Hala ere, jada aipatu dudan moduan denbora gehiago izan bagenu eta beste metodo batzuk erabili ahal zirela jakin izan bagenu, beste gauza batean pentsatuko genukeen (powtoon...). Beharbada, aurkezpenean ez da ikusi egindako lan osoa.

Aurkezpena alde batera utziz, lan teorikoan finkatuko naiz. Lan hau egiteko bakarka irakurri ditugu testuak eta ondoren binaka bi laburpen ezberdin egin ditugu, azkenik, bi laburpenak batu ditugu bakarra osatuz, era honetan, laburpenak guztion ideiak barne hartzen ditu. Prozesu hau egitean, elkarlanean beti ibili gara, elkarri lagunduz, gomendioak emanez eta batez ere errespetuz jokatu dugu beti.

Azkenik, esan beharra daukat talde bezala ondo moldatu garela, guztion ideiak kontuan hartu ditugula, nahiz eta batzuetan desadostasunak egon diren, elkarrekin konpontzen saiatu gara. Hori dela eta, taldeari 9 bat jartzen diot.

Taldeko lanaren autoebaluaketa


Hasi baino lehen aipatu behar dut egokitu zaigun lana Web 2.0 izan dela eta honi buruz, gehiago jakitea oso interesgarria iruditu zaidala, nire aurreko ezagutzak osatu ahal izan ditudalako.

Lehendabizi, aipatu beharra daukat lan honetarako gogoz aritu naizela, nahiz eta hasiera batean galduta ibili. Hasteko, egokitutako hiru testuak irakurri eta hauen ideia nagusiak azpimarratu nituen. Testua amaitzean, orri batean eskema bat egin nuen ideia nagusiekin. Irakurritako hiru testuak oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan, gaurko errealitatea zuzen-zuzenean erakusten dutelako. Hala ere, hauen gaiak nahiko antzekoak zirenez, momentu batzuk astunak izan ziren. Ondoren, egokitutako bideoa ikusi nuen, interneteko historia kontatzen ziguna. Bideoarekin ez dut testuekin dudan iritzi bera, ikusi nuenean ez nuen oso ondo ulertu, hitz tekniko ugari erabiltzen zituelako. Gainera, kontatzen zuena Web 2.0 gaiarekin ez diot lotura zuzena ikusi. Honen ostean, taldean bildu ondoren, lana banatu genuen eta egokitu zitzaidana gogoz egin nuen.

Bestalde, aurkezpenean egindakoa ebaluatuko dut. Aurkezpena talde moduan ondoren azalduko dut eta nire lanean zentratuz, pentsatzen dut nire aurkezpena argia izan dela eta ondo azalduta egon dela. Hala ere, ziurtasun falta sumatu dut eta beste batzuetan baino urduriago sentitu naiz.

Taldean lanean gogor ibili naizela pentsatzen dut eta taldeari hainbat ekarpen egin dizkiodala. Lantaldean hasiera batetik nire ideiak eta proposamenak adierazi ditut. Nahiz eta ideia batzuk onartu diren eta beste batzuk ez, beti kontuan hartu dira, gainontzekoen ideiak bezala. Ideiak alde batera utzita, lantaldeari beste ekarpen batzuk ere egin dizkiodala pentsatzen dut, hala nola, taldekideengandik iniziatiba falta sumatu dudanean lan egiteko gogoa pizten saiatu naiz eta beti gure arteko arazoak konpontzen saiatu. Aipatu dudan moduan, nire kideengandik iniziatiba falta ikusi dut eta hainbat momentutan taldearen gainean egon behar izan naizela sentitu dut, dena azken momenturako ez uzteko. Hala ere, ondo egin dudala pentsatzen dut.

Azkenik, esan beharra daukat nire buruari 9 bat ematen diodala egin beharreko lana gogoz egin dudalako, elkarlanean aritu naizelako, laguntza eskeini dudalako eta nire interesa beti ehuneko ehunean egon delako. Hala ere, lana guztiz eginda ez zegoela ikusi dudan momentuetan urduri jarri naiz eta nire taldekideek zituzten lan egiteko ohiturekin ez dut bat egin, hala ere, taldean lan egiten denean horrelako arazoak daudela pentsatzen dut.


viernes, 12 de diciembre de 2014

Astekaria-teoria

  • Abenduak 11
Gaurko teorian dokumentatzaileen lanak ikusi ditugu, dokumentatzaile taldeetatik hiruk egin dituzte aurkezpenak. Talde bakoitzak lau edo bost taldeen lanak jaso dituzte eta horiek hartuta sites bat sortu dute informazio guztia partekatzeko eta ondorioak ateratzeko. 

Talde guztiek haien sitesaren egitura eta antolamendua erakutsi digute zeinetan gainontzeko taldeen aurkezpenak eta egindako lana ikusgai izan ditugu. Esan beharra dago lan handia egin dutela sitesetan guztion lana antolatzeko. Izan ere, lan hau azkenengo bi hilabeteetan zehar egin dute. Orokorrean, talde guztien sitesa oso argiak izan dira, nahiz eta batzuk besteak baino ordenatuagoak zeudela pentsatzen dudan. 

Dokumentatzaileen lana oso interesgarria eta baliogarria iruditu zaidala ondorioztatzen dut, eskura izan dezakegulako talde bakoitzak egindako lana eta era honetan, informazio osoa partekatuko dugu. Modu honetan, gure ezagutzak zabalduko ditugu guztion ideiak sites horietan sartuta daudelako.

Irakasleak aurkezpenen amaieran galdera bat egitera eraman gaitu: orain kapazak izango ginateke azterketa bat egitera kurtso hasieran egin zizkiguten galderei erantzunez (zer dira ikt-ak?...)? Pertsonalki, pentsatzen dut talde gehiena gai izango litzatekeela galdera hauei erantzuna emateko. Izan ere, konturatu gabe IKT-ei buruz izugarri ikasi dugu eta hauen erabilera eskolan nola izan beharko litzatekeen ikasi dugu.



Argazkiaren iturria: http://www.pc-texnikos.net/images/websites.jpg