Taldearen
ebaluaketarekin jarraitzeko, aipatu beharra daukat talde moduan ondo
ibili garela eta elkarlana izan dugula helburutzat. Bigarren astean
aurkeztu behar izan dugu lana eta ez dugu denbora nahikorik izan
aurkezpen polit bat prestatzeko, nahiz eta lana teorikoki ondo landu
dugun.
Ez
genekien aurkezteko bideoak egin ahal zirenik eta irizpideetan
jartzen zuena jarraitu dugu. Lanaren aurkezpena powerpoint baten
bitartez egin eta azalpenak ahoz egin ditugu. Orokorrean, aurkezpena
ondo atera zaigu, ulergarria eta argia izan da eta ez ditugu arazo
teknikorik izan. Hala ere, jada aipatu dudan moduan denbora gehiago
izan bagenu eta beste metodo batzuk erabili ahal zirela jakin izan
bagenu, beste gauza batean pentsatuko genukeen (powtoon...).
Beharbada, aurkezpenean ez da ikusi egindako lan osoa.
Aurkezpena
alde batera utziz, lan teorikoan finkatuko naiz. Lan hau egiteko
bakarka irakurri ditugu testuak eta ondoren binaka bi laburpen
ezberdin egin ditugu, azkenik, bi laburpenak batu ditugu bakarra
osatuz, era honetan, laburpenak guztion ideiak barne hartzen ditu.
Prozesu hau egitean, elkarlanean beti ibili gara, elkarri lagunduz,
gomendioak emanez eta batez ere errespetuz jokatu dugu beti.
Azkenik,
esan beharra daukat talde bezala ondo moldatu garela, guztion ideiak
kontuan hartu ditugula, nahiz eta batzuetan desadostasunak egon
diren, elkarrekin konpontzen saiatu gara. Hori dela eta, taldeari 9
bat jartzen diot.
No hay comentarios:
Publicar un comentario