martes, 18 de noviembre de 2014

WEB 2.0

LABURPENA:

Gaur egungo gizartean, teknologia berriak gure bizitzaren esparru guztietara hedatu dira. Internet, adibidez, informazio iturri huts bat izatetik jendeen arteko interakzioak eta harremanak sustatzen dituen tresna izatera igaro da.


Gizartea aldatzen eta bilakatzen den moduan, teknologia, web orriak eta abarrek garapen eta bilakaera bat dute. Honekin lotuta 2.0 kontzeptua aurkitzen dugu, programa baten bertsia definitzen duena. Hau internetetik dator, izan ere, Tim O’Reillyk “web 2.0”-ren definizioa eman zuen. Web 2.0 lehen eraldaketa teknologikoa da.

Web horri garaikide askok, etengabe berritzen dituzte haien edukiak, eta interneteko erabiltzaileei webaren kudeaketan parte hartzeko aukera eskaintzen die (Web 2.0), horrela, erabiltzailearen jarrera aldatzen (ikusle izatetik, parte-hartzaile izatera). Aurretik esandakoari erreparatuz, hezitzaileek konturatu dira teknologia berriak hezkuntzarako oso tresna baliogarriak izan ahal direla, eta haietaz baliatu dira hezkuntza 2.0 bat eraikitzen joateko.


Eskolan IKTak erabiltzeko plan ugari egin dira eta baliabide informatikoak ia eskola guztietara hedatu dira. Hala ere, interneten erabilera ez da oraindik hainbestekoa. Sarea komunikazioa lantzeko eta partekatzeko tresna aproposa da. Horretarako, lehen urratsa hezitzaileei Interneten trebatzeko aukera praktikoak ematea da.

Web 2.0 hezkuntza alorrerako oso erabilgarria da. Ikasleak teknologietara hurbiltzeko era dibertigarria, sinplea eta eraginkorra da. Gainera, hizkuntza idatzia, komunikazio ahalmena, analisi zein kritikarako gaitasuna, ikaskideen arteko erlazioa, ikasle-irakasle elkar-ekintza eta abar hobetzeko egokia da.

Tresna eta dinamika berri ugari sortzen ari dira etengabe. Honako hauek dira adibide batzuk: blogak (ikasleen arteko komunikazioa, baita irakaslearekin ere bultzatzeko, komunikazioa ahalbidetu, ikerketak eta esperientziak trukatzeko, ariketa sortzaileak asmatzeko…), jarioak (informazioetara harpidetzeko, gertakarien alertak jasotzeko…), wikiak (informazio bilatzeko, sortzeko edota eraldatzeko, taldeko lanak egiteko…) eta sare sozialak (ezagutza eta informazioa trukatzeko, ezagutzak hobetzeko eta zabaltzeko…).
IKTero irakasle taldea Web 2.0 erabilpenaren berri eman dute. IKTeroek IKT plana diseinatu, ezarri eta dinamizatu dute haurrak txikitatik digitalki alfabetatuak izateko. Izan ere, umeak txikitatik tresna horietara ohituz gero, etorkizunean izugarrizko maila izango dute. Bitartean, irakaslearen papera ere aldatu egin da, orain bitartekari eta prozesuaren gidaria da, horrela autonomia sustatuz.

IKTeroei ikastoletan  euskara 2.0 ere daukagu. IKTero batek adibidez (Maite Goñi), Euskara ikasgaia lantzeko hamaika baliabide sortu eta guztion eskura jarri ditu. Izan ere, euskarak teknologiak ere behar ditu, era honetan, euskara munduratzeko. Euskarazko tresna propioak garatu eta batez ere erabili behar ditugu. Euskara globalizatzeko bere erronka nagusia teknologikoa izan behar da.

Nahiz eta internetek onura ugari ekarri, bere alde iluna ere izan dezake. Internetek hainbat arrisku ekartzen ditu, adin txikikoei bereziki. Horrek, gurasoengan interneta hezkuntzan erabiltzeren aurkako iritzia piztu dezake. Izan ere,  interneta erabiltzeak hainbat arrisku ditu, familiengan kezkak sortaraziz.

Arrisku horien artean edukien inguruko arriskuak ditugu: legez kontrakoak (haur pornografia), kaltegarriak (arrazaren araberako iritziak) eta gezurrezkoak (asmo onak ez dituzten pertsonekin kontaktuan jarri). Merkataritza elektronikoaren inguruko arriskuak  ere daude, baita lege alderdiarekin zerikusia duten arriskuak ere (norbait arriskuan jarri  bere datu pertsonalak kaleratuz…). 


Honen aurrean, eskolak zerbait egin beharko luke, adibidez: Interneten inguruko interesa adierazi eta honen erabileraren eztabaidak sortu, Interneteko segurtasunaren gaia curriculumean txertatu, eskoletan sarea arduraz erabiltzen irakatsi, iragazteko eta monitorizatzeko programak erabili, eta ikasleak izan ditzaketen arriskuetatik babestea ahalbidetzen duen eskola politika ezarri.


IEPen helburua ikastetxeetan internet segurtasunez eta arduraz erabiltzea da, eta ikasleak sareak izan ditzakeen arriskuetatik babestea. Printzipio orokor batzuk ditu: internet hezkuntza erabilera bat izatea, teknologia berrien arriskuak ebaluatzea, erantzukizuna guztiena dela ezagutzea eta erabilera arautzea. IEPak estrategia batzuk erabiltzen ditu eta ikastetxe bakoitzak bere errealitatera egokitzen ditu. Irakasleak arriskuen jakinaren gainean egon behar dute. 


Hezkuntza hobetzeko interneteko sarbide ikasleentzako diseinatu egon behar da eta adinari egokitua. Arau batzuk izan behar ditu erabilera egokirako. Internet era egokian erabiltzeko, irakasleek prestakuntza jaso behar dute, ikasleei  jarrera kritikoa lantzen lagundu eta jabetza intelektuala errespetatzen irakatsi dieten. Ikasleek arriskuak ezagutu behar dituzte eta horiek saihesteko moduak bilatu. Irakasleek ikasleak jakinarazi behar dituzte interneten egin dezaketena eta ezin dezaketena egin. Posta elektronikoari dagokionez arau batzuk ezarri eta sarera argazkiak igotzea oso zainduta egon beharko luke. Foroei dagokionez, eskolak bakarrik baimendutako foroetak sartu ahal dira eta beti ere irakaslearen aurrean. Irakasleez gain, gurasoek ere parte hartuko dute euren baimena emanez eta haurrak etxean egiten dutena kontrolatuz. Izan ere, zenbat eta pertsona gehiago parte hartu prozesuan, emaitzak hobeagoak izango dira.


HITZ GAKOAK:

  • Teknologia berriak
  • Digitalki alfabetatzea
  • Hezkuntza 2.0
  • Interneteko arriskuak
  • Elkar ekintza, parte hartzea
  • Eraberritzea

ERRONKAK:

  • Umeak txikitatik teknologia berrietara ohitu behar ditugu, hauek modu seguru eta eraginkor batean erabiltzen irakatsiz, etorkizun batean teknologiak erabiltzeko erraztasuna izateko.
  • Ikasleak teknologiaren mundu berri hau ezagutzeko prosezuan, irakasleez gain, gurasoek baita ere oso papera garrantzitsua dute. Arriskuen aurrean, guztiok parte hartu behar dugu, erabilera egokia sustatzen.
  • Teknologia berriek eskeintzen dizkiguten tresnak erabiltzea eta sortzea ikasleen hainbat gaitasun pizteko eta garatzeko (komunikazioa, sormena, autonomia, elkar-ekintza, interakzioa…).

IRUDIA:

                  

Argazkiaren iturria: http://www.nissigroup.com.ar/sites/default/files/images/content/web_2.0.jpg
http://i2.wp.com/bitelia.com/files/2013/11/usos-para-un-ordenador-viejo.jpg?resize=800%2C533

No hay comentarios:

Publicar un comentario