viernes, 19 de diciembre de 2014

Taldeko lanaren autoebaluaketa


Hasi baino lehen aipatu behar dut egokitu zaigun lana Web 2.0 izan dela eta honi buruz, gehiago jakitea oso interesgarria iruditu zaidala, nire aurreko ezagutzak osatu ahal izan ditudalako.

Lehendabizi, aipatu beharra daukat lan honetarako gogoz aritu naizela, nahiz eta hasiera batean galduta ibili. Hasteko, egokitutako hiru testuak irakurri eta hauen ideia nagusiak azpimarratu nituen. Testua amaitzean, orri batean eskema bat egin nuen ideia nagusiekin. Irakurritako hiru testuak oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan, gaurko errealitatea zuzen-zuzenean erakusten dutelako. Hala ere, hauen gaiak nahiko antzekoak zirenez, momentu batzuk astunak izan ziren. Ondoren, egokitutako bideoa ikusi nuen, interneteko historia kontatzen ziguna. Bideoarekin ez dut testuekin dudan iritzi bera, ikusi nuenean ez nuen oso ondo ulertu, hitz tekniko ugari erabiltzen zituelako. Gainera, kontatzen zuena Web 2.0 gaiarekin ez diot lotura zuzena ikusi. Honen ostean, taldean bildu ondoren, lana banatu genuen eta egokitu zitzaidana gogoz egin nuen.

Bestalde, aurkezpenean egindakoa ebaluatuko dut. Aurkezpena talde moduan ondoren azalduko dut eta nire lanean zentratuz, pentsatzen dut nire aurkezpena argia izan dela eta ondo azalduta egon dela. Hala ere, ziurtasun falta sumatu dut eta beste batzuetan baino urduriago sentitu naiz.

Taldean lanean gogor ibili naizela pentsatzen dut eta taldeari hainbat ekarpen egin dizkiodala. Lantaldean hasiera batetik nire ideiak eta proposamenak adierazi ditut. Nahiz eta ideia batzuk onartu diren eta beste batzuk ez, beti kontuan hartu dira, gainontzekoen ideiak bezala. Ideiak alde batera utzita, lantaldeari beste ekarpen batzuk ere egin dizkiodala pentsatzen dut, hala nola, taldekideengandik iniziatiba falta sumatu dudanean lan egiteko gogoa pizten saiatu naiz eta beti gure arteko arazoak konpontzen saiatu. Aipatu dudan moduan, nire kideengandik iniziatiba falta ikusi dut eta hainbat momentutan taldearen gainean egon behar izan naizela sentitu dut, dena azken momenturako ez uzteko. Hala ere, ondo egin dudala pentsatzen dut.

Azkenik, esan beharra daukat nire buruari 9 bat ematen diodala egin beharreko lana gogoz egin dudalako, elkarlanean aritu naizelako, laguntza eskeini dudalako eta nire interesa beti ehuneko ehunean egon delako. Hala ere, lana guztiz eginda ez zegoela ikusi dudan momentuetan urduri jarri naiz eta nire taldekideek zituzten lan egiteko ohiturekin ez dut bat egin, hala ere, taldean lan egiten denean horrelako arazoak daudela pentsatzen dut.


No hay comentarios:

Publicar un comentario