Astekaria

Orri hau IKT-ko klasearen astekaria da, honetan klase bakoitzean egiten duguna eta honen hausnarketa agertuko da.

- LEHENENGO ASTEA-
  •  2014ko urriaren 24an 
Gaurko klasean blog bat nola sortu eta erabili ikasi dugu. Blog-a hezkuntzaren inguruko gai bati buruzkoa izan behar denez, nire aukeraketa "Aniztasuna eskolan" izan da, pasaden astean jada aukeratuta nuen gaia. Izan ere, gaurko eskolen ezaugarri nagusietako bat aniztasuna da, hori dela eta, blog-a honen inguruan izatea erabaki dut, ikasgela zein ikastetxearen errealitatea erakusteko eta baliogarria izango zaigun gai bat lantzeko.

Esan bezala, klasean blog-a sortzen eta erabiltzen ikasi dugu. Blog-a gmail-eko kontuarekin sortzen da Blogger-en. Blog-ak eskeintzen dizkigun aukera ugari ikasi ditugu gaur: sarrerak sortzen eta bertan testua, argazkiak edo bideoak igotzen, etiketak jartzen (sarrerak ordenatutak izateko), orrialdeak egiten (astekariaren orria edo materiala eta informazioarena), gadget-ak gehitzen, blogaren diseinua aldatzen fondoa, argazkiak ipini...)...

Saio honetan blog bat erabiltzeko beharrezko informazioa jaso dut eta pixkanaka-pixkanaka blogean ibiltzen ikasten ari naiz. Saio honetan, galduta sentitu naiz askotan blog-aren inguruko gai hau guztiz berria zelako niretzat. Hala ere, gauza berri ugari ikasi ditut eta jada beharrezkoa dena kontrolatzen dakit. Praktikarekin hobetzen joango naiz. Saio honetan ikasi dut blog-ak oso erabilgarriak izan daitezkela ikasleekin erabiltzeko. Izan ere, modu erraza, dinamikoa eta dibertigarria da, gainera, talde-lana ere sustatu dezake.


-BIGARREN ASTEA-
  • 2014ko urriaren 30ean
Gaurko klasean orokorrean gure blog-a antolatu dugu. Hasiera batean, gure ikaskideen blog-ak nola topatu ikasi dugu, hau da, diseinuan gadget bat sortuz gure lagunak topa ditzakegu eta hauen bloga gure portadan agertuko dira, bertan nahi dugunean sar gaitezke. Ondoren, pasaden astean egin nituen sarrera frogak ezabatu ditut, nire bloga antolatuago izateko. Hau egin eta gero, perfila nola editatu ikasi dugu. Perfilean nire argazki bat ipini dut, ikasten ari naizen unibertsitatearen izena eta bizilekua.

Bestalde, blog-en inguruan bideo bat ere ikusi dugu. Era honetan, feed bat jartzen ikasi dugu. Hau da, berriz ere, diseinuan gadget bat sortu eta bertan link bat pegatu dugu zeinetan informazioa eskuratzera edozein momentutan sar gaitezke, eta bertan orrialde horretako berriak eguneratuko dira.

Azkenik, gure blogean erloju bat ipini dut. Clocklink-en sartu gara eta bertan erloju bat aukeratu dugu eta diseinuan gadget berri bat sortuz, link-a ipini eta gure blogean jada ikusgai daukagu erlojua.

Saio honi buruz, esan dezaket lasaiago ibili naizela jada blog bat nola erabili hobeto dakidalako. Orokorrean, gaur antolatzeko eta ideiak argitzeko saioa izan da, beraz, ondo egon da egin beharreko lana hobeto ulertzeko eta guztia ordenatuta izateko.


  -HIRUGARREN ASTEA- MODULO ASTEA


-LAUGARREN ASTEA-
  •  2014ko azaroaren 13an
Gaur teoriaren word-a hobeto erabiltzen ikasi dugu. Lehendabizi, ariketa egiteko irakasleak hainbat argibide eman dizkigu: letra mota aldatzen, bibliografia automatikoki ordenatzen (a-z), paragrafoak antolatzen, portadak txertatzen, estekak ipintzen (hiperbinkuluak), iruzkinak sartzen...

Guzti hau kontuan izanda, ariketa bat binaka egin dugu, eman dizkiguten argibideak praktikan jarri ditugu. Ariketa ez zaigu oso zaila iruditu, aurretik azalpena jaso dugulako. Hala ere, zenbait arazo ere izan ditugu, adibidez, portada txertatzean edo dokumentu maparekin. Azkenik, lana e-gelara igo dugu.

Word-ari buruz ez nekizkien gauza ugari ikasi ditut gaur. Izan ere, Open Office erabiltzen dut eta beraz, ez nago oso ohituta word-a erabiltzera. Beraz, asko ikasi dut eta gainera, gauza asko erabilgarriak izan dira ondoren gure lanekin praktikan jartzeko, adibidez, ez nekien bibliografia automatikoki ordenatzen zenik eta hau benetan erabilgarria da.

  • 2014ko azaroaren 14an
Gaur praktikan taldeko lanarekin hasi gara. Lehendabizi, taldean egoera batzuk irakurri eta elkarrekin komentatu ditugu. Hauek taldean lan egiteari buruzkoak ziren eta orokorrean, gure artean ideia berdinak izan ditugu. Komentatu duguna izan da talde-lanek onurak ekartzen dizkigutela, lanak askoz ere aberasgarriagoak direlako pertsona bat baino gehiagoren ideiak agertzen direlako eta bestaldetik, alde txarrak dituela pertsona bakoitzak bere erritmoa duelako eta askotan ez dugulako bat egiten. Gainera, pertsona batzuk besteak baino askoz ere alferragoak dira, eta langileagoak garenok haien zamarekin kargatu behar dugu.

Bestalde, banaka testu bat irakurri dugu: Los jetas y los pasotas. Honek kasu bat eman digu "jeta" bati buruz eta kontatzen zigun zer egin behar dugun taldean jeta bat dugunean, baita honen jarrera nolakoa izaten den ere. Pertsonalki, esperientzia ugari izan ditut unibertsitatean "jeta" diren ikasle askorekin. Batzuetan pentsatzen dut oso pertsona permisiboa naizela, azkenean,  nik lan gehiena egiten dudalako, besteek azkenengo momentura arte itxaroten baitute egiteko. Jetekin izan ditudan esperientziek ere aberastu nautela esan dezaket, nahiz eta hauek momentu txarrak izan, asko ikasi dut pertsona moduan eta nire lanaz arduratu behar naizela ondorioztatu dut.

Azkenik, talde lanarekin hasi gara. Taldeko fitxa egin dugu, baita bakoitzaren rola zehaztu ere. Drive-an lanari buruzko informazioa antolatzen hasi gara hurrengo egunean lanean hasteko. Drive plataforma oso erosoa iruditzen zaigu lan-taldeetarako. Amaitzeko, sites-ea ireki dugu bertan gure lana ikusgai egoteko. Saio hau aprobetxagarria izan dela pentsatzen dut gauza ugari egin ditugulako eta guztia egiteko denbora eman digulako. 


-BOSGARREN ASTEA-
  • 2014ko azaroaren 20an
Gaurko praktikan taldeko proiektuarekin hasi gara. Aurreko egunean sortu genuen sites-ean lana egiten hasi gara. Banatu dugu lana eta guztion iritziak kontuan hartuta, lanari ekin diogu. Niri eta beste taldekide bati egokitutako lana mapa kontzeptuala egitea izan da, hau popplet programarekin egin dugu. Ez nuen ezagutzen programa hau eta nahiko erreza iruditu zait, era berean, oso bisuala da eta begietatik azkar sartzen da. Beraz, hau umeei  jartzeko oso ondo dago, bertan jarritako informazioa argi ikusiko dutelako. Honetaz gain, propragama hau aproposa da ikasleek erabiltzeko, esan bezala, erabiltzea erreza delako. 

Egindako mapa kontzeptualean IKT-en erabilera sustatzeko inplikatuak dauden elementuak jarri ditugu, honako hauek direla proposatu dugu: ikasleak, ikastaldea, familiak, hezkuntza saila, irakasleak eta ikastetxea. Taldean pentsatu dugu aipatutako elementu guzti hauek beharrezkoak direla IKT-en erabilera eskolan sustatzeko eta erabiltzeko.

Ondoren kronograma egiten hasi naiz, bertan abendura arte egun bakoitzean egingo genuena aipatzen. Hala ere, ez dit denbora eman amaitzeko, beraz, hurrengo egunerako utzi dut. Taldean egindako guztia, sites-ean jarri dugu.

Saio hau aprobetxagarria izan dela pentsatzen dut, talde osoa lanean aritu delako eta bigarren entregagaia ia amaituta utzi dugulako.

  • 2014ko azaroaren 21ean
Saio honi hasiera emateko bideo bat ikusi dugu, konpetentzia digitalei buruzkoa. Bideo honek azaltzen zigun gero eta tresna sofistikatuagoak ditugula (mugikorrak, tablet-ak...) eta gure gizartea gero eta teknologikoagoa dela, baina ez dugu teknologia behar bezala aprobetxatzen. Alfabetizazio anitza beharrezkoa da  ikus-entzunezko gizarte honetan. Izan ere, hiritar digitalak behar ditugu, gizartea prestatzeko mundu errealean bizitzen, baita birtualean ere. Gaur egun gure arazoak ere mundu birtualean daude (sare sozialetan...), beraz, hiritarrek ere ikasi behar dute nola jokatu behar den sare sozialetan. Eskola interesatu behar da gizarte digitalean eta adibidez, komikiaren hizkuntza edo argazkigintza Lehen Hezkuntzako curriculumean egon beharko litzateke. Etengabe eraldatzen den mundu batean bizi gara eta ikasleak horretara egokitu behar ditugu. Beraz, momentu honetan ikasleak prestazea informazio arazoak gainditzeko da helburuetako bat, online jarrera ona izateko. Hau ez da soilik eskolaren lana, familiek ere parte hartu behar dute.

Ondoren, hirugarren entregablea egiten hasi gara. Hala ere, nik lehendabizi kronograma amaitu dut. Geroago, taldeko batzuk beste mapa kontzeptuala amaitu dutenean guztion artean hausnarketa egiten ibili gara. Amaitzeko, irakasleak azaldu egin digu ondoren egin beharreko lana: Delicius programean link batzuk sartu, guk bilatuako informazioaren inguruan. Saioa amaitu baino lehen, Delicius programean nire izena eman dut bakarkako lana egiteko.

Saio hau aprobetxatu dugu hirugarren entregagaia egin dugulako, hala ere, denbora asko soberan izan dugu eta lana aurreratu genezakeen, baina ez dugu aukerarik izan oraindik azaldu gabe zegoelako. Bestalde, ez nuen ezagutzen Delicius programa eta oso erabilgarri iruditu zait lanak eta proiektuak egiterakoan baliagarria izan daitekeen informazioa gordetzeko.


-SEIGARREN ASTEA-
  • 2014ko azaroaren 27an
Saio praktiko honetan talde proiektua aurrera eramateko indibidualki lanean aritu gara. Aurreko egunetan Deliciousen jarritako URL-ak edo gidan agertzen direnetatik bat aukeratu behar izan dugu. Aukeratu dudan testua honako hau da: "IKT-ak hezkuntzan: familien, ikasleen eta irakasleen gaitasun digitala garatzen". Testu hau gradu amaierako proiektua da eta IKT-en gaiari buruz orokorrean hitz egiten du (metodologia berriak proposatu, ikasgelek izan behar dituzten baliabideak, irakasleen jarrera, umeek eskuratzen dituzten gaitasunak teknologia berrien erabilerarekin...). Testua talde proiekturako erabilgarria izan daitekeela pentsatzen dut IKT-ak inguratzen duten gai ugari jorratzen dituelako.

Taula batean testuari buruzko informazioa jarri eta ondoren, sites-ean itsatsi dut. Amaitzeko, taldean bildu gara bilatutako informazioari buruz komentatzeko. Taldekide bakoitzak bilatutakoa aipatu du eta ondoren idei garrantzitsu batzuk komentatu ditugu guztion artean.

Landu dudan testua hausnarketara eraman nau eta ondorioztatu dut IKT-ak beharrezkoak direla Lehen Hezkuntzan, baina horretarako guztion parte-hartzea beharrezkoa da: ikasle, irakasle, ikastxe, guraso... Honetaz gain, irakasleen trebekuntza gai honetan beharrezkoa da ikasleekin tresna aproposak sustatzeko. 



- ZAZPIGARREN ASTEA- MODULO ASTEA


-ZORTZIGARREN ASTEA-


  • 2014ko abenduaren 11n
Saio praktiko honetan sitesa eta proiektua amaitzen ibili gara, izan ere, hurrengo egunean aurkezpena izango dugu eta beraz, dena prest utzi beharko dugu. Aurkezpenaren data aurretatu behar izan dugunez, praktika hau baino lehen etxean lan egin dugu proiektua aurrera ateratzeko. 

Proeiktua drive-aren bitartez egin dugu, taldekide guztiok aldi berean lan egiteko. Beraz, aipatu bezala, klasera jada lanaren zati bat eginda eraman dugu. Bestalde, irakaslearekin hitz egin dugunean, gure hasierako proposamena egokia ez zela ondorioztatu dugu. Hori dela eta, birplanteatu eta ideia egokiago bat bilatu dugu.

Gure lehenengo proposamena ikasgelan blog-a erabiltzea zen irakasgai guztien lanak eta etxeko lanak biltzeko tresna gisa. Hau alboratu dugu eta gure hurrengo proposamena honako hau izan da: natura gai bat erabiltzea eta ikasleek IKT-en bitartez proiektu bat aurrera atera beharko dute. Gure helburu nagusietako bat, IKT-ak erabiltzeaz gain, proiektu interdiziplinar bat lortzea izan da. Izan ere, ikasleek IKT-ak erabiltzen ikasiko dute, baina aldi berean natura gaiak landuko dituzte. Gure ustez, hau ideia polita izan da konpetentzia digitalak lantzeko. 

Amaitzeko, esan beharra daukat saio hau aprobetxagarria izan dela gure lana forma hartu duelako eta gaurko proposamena geneukana baino askoz hobeagoa izan delako. Hala ere, talde osoa agobiatuta eta frustratuta ibili da, denboratik oso justu ibili garelako eta egun berean lana amaitzeaz gain, aurkezpena ere prestatu behar izan dugulako. Hala ere, arratsaldean ere lan handia egin dugu eta guztia amaituta utzi dugu, sitesa izan ezik.

  • 2014ko abenduaren 12an
Gaurko egunean gure aurkezpena egin dugu. Aurkezpena hasi baino lehen, taldean eztabaida luzea izan dugu, taldekide baten lan faltagatik. Izan ere, taldekide honek proiektuan ez du ia lanik egin, beraz, taldean hau eztabaidatu behar izan dugu eta azkenean, guztion artean ondorioztatu dugu egokiena zela taldekide honek taldean gehiago ez parte hartzea eta aurkezpena ez egitea. Ondorio honetara iristeko eztabaida luzea izan dugu kideon artean, ideia eta pentsamendu berdinak ez ditugulako.

Ondoren, aurkezpena egin dugu. Aurkezpena orokorrean ondo atera zaigula pentsatzen dut, bakoitzak zati ezberdin bat azaldu du eta oso argia izan da. Ni, pertsonalki, ondo sentitu naiz aurkezpena egiten gaia ondo ulertzen nuelako eta nire taldekideek ere oso ondo egin dutela pentsatzen dut. Proiektu hau asko landu dugu, beraz, ondo menperatzen genuen. Bestalde, bi arazo izan ditugu. Batetik, aurkezpenaren amaieran hainbat galdera bota ditugu gainontzeko ikasleek hausnartzeko, baina horietako bat ez zegoen guztiz ondo formulatuta, beraz, ez da ondo ulertu. Bestetik, irakasleak ez du argi ikusi konpetentzia digitalen eta gure proiektuaren arteko lotura, hala ere, azaltzen saitu gara konpetentzia digitalen ezaugarriak landu egiten direla gure lanean (informazioa partekatzea eta abar).

Amaitzeko, soberan izan dugun denbora sitesa amaitzeko erabili dugu eta aprobetxagarria izan da ia amaitutzat utzi dugulako lana. Orokorrean saio hau hausnarketa bat egiteko balio izan digu, alde batetik, taldean gertatutakoa pentsatzeko eta bestetik, egindako lanari buruz hausnartzeko.


-BEDERATZIGARREN ASTEA-
  • 2014ko abenduaren 18an
Saio honetan gainontzeko ikasleen proiektuak entzun ditugu. Horietako aurkezpen batzuk Modulo laneko aurkezpenak izan dira. Hauek ikustea gustatu zait, besteen ideiak eta lana ikusi ahal izan dugulako. Hala ere, gainontzeko taldeek ez dugu izan aukera klase aurrean gure moduloa aurkezteko, beraz, hau ez dakit guztiz ondo dagoen. Bestalde, proeiktuen inguruko aurkezpenak ere ondo egon dira eta haien artean oso ezberdinak izan dira. Beraz, hau ikustea interesgarria izan da. 

Aurkezpenak amaitu direnean, taldean sitesari amaiera emateari ekin diogu, sitesa txukuntzea besterik ez zaigu falta. Beraz, guztion artean lan hau azkar egin dugu eta gure lana oso ondo gelditu dela pentsatzen dut. Honetaz gain, taldeko ebaluaketa ere bete dugu eta sitesean ikusgai jarri dugu,

Azkenik, honekin amaitutzat ematen dut nire astekaria eta nire lanarekin pozik nagoela esan beharra daukat, lauhilabete honetan zehar IKT-ei buruz asko ikasi dudalako. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario