viernes, 19 de diciembre de 2014

Taldeko koebaluaketa

Taldearen ebaluaketarekin jarraitzeko, aipatu beharra daukat talde moduan ondo ibili garela eta elkarlana izan dugula helburutzat. Bigarren astean aurkeztu behar izan dugu lana eta ez dugu denbora nahikorik izan aurkezpen polit bat prestatzeko, nahiz eta lana teorikoki ondo landu dugun.

Ez genekien aurkezteko bideoak egin ahal zirenik eta irizpideetan jartzen zuena jarraitu dugu. Lanaren aurkezpena powerpoint baten bitartez egin eta azalpenak ahoz egin ditugu. Orokorrean, aurkezpena ondo atera zaigu, ulergarria eta argia izan da eta ez ditugu arazo teknikorik izan. Hala ere, jada aipatu dudan moduan denbora gehiago izan bagenu eta beste metodo batzuk erabili ahal zirela jakin izan bagenu, beste gauza batean pentsatuko genukeen (powtoon...). Beharbada, aurkezpenean ez da ikusi egindako lan osoa.

Aurkezpena alde batera utziz, lan teorikoan finkatuko naiz. Lan hau egiteko bakarka irakurri ditugu testuak eta ondoren binaka bi laburpen ezberdin egin ditugu, azkenik, bi laburpenak batu ditugu bakarra osatuz, era honetan, laburpenak guztion ideiak barne hartzen ditu. Prozesu hau egitean, elkarlanean beti ibili gara, elkarri lagunduz, gomendioak emanez eta batez ere errespetuz jokatu dugu beti.

Azkenik, esan beharra daukat talde bezala ondo moldatu garela, guztion ideiak kontuan hartu ditugula, nahiz eta batzuetan desadostasunak egon diren, elkarrekin konpontzen saiatu gara. Hori dela eta, taldeari 9 bat jartzen diot.

No hay comentarios:

Publicar un comentario