viernes, 31 de octubre de 2014

Astekaria-Teoria

  • Urriaren 30an
Saio teoriko honetan bideo bat ikusi dugu zeinetan emakume batek hezkuntzaren bost puntu nagusiei buruz hitz egin du: boterea, ikusezina, denbora eta lekua, informazioa eta ezagutza. Bideo honetan, ikusi dudanez, erakusten digute gaurko hezkuntzak izan beharko lituzkeen ezaugarriak, hala nola, botere demokratikoa egon behar dela, kanpoko informazioa eskolaren barrura ekarri behar dugula, automatikoki lan egin, leku pertsonalizatu batean... Ideia guzti hauekin ados nago, eskola berritu behar delako, molde berriak ezinbestekoak direlako XXI.mendeko eskola bat eraiki eta lortzeko. 




Ondoren, irakasleak testu bat irakurri digu. Testu honekin lasaitasuna sentitu dut eta balio izan dit erlaxatzeko. Hala ere, jarraian taldeka jarri eta talde-lana antolatzen hasi gara. Egia esan ez nekien ezer lan honi buruz eta oso galduta eta estresatuta sentitu naiz Taldea zein irakaslearen laguntzarekin nire zalantza handienak argitu ditut eta lan handia egin behar dugula konturatu naiz, beraz, lehen bai lehen jarri behar gara lanean. Lan-taldean lana aurrera ateratzen saituko gara.


Argazkiaren iturria: http://unadocenade.com/wp-content/uploads/2013/09/shutterstock_1525299531-622x462.jpg

No hay comentarios:

Publicar un comentario