jueves, 30 de octubre de 2014

IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Hausnarketa:

Gaur egungo gizartea teknologia eta informazioaren munduan bizi da. Ikasleen eguneroko bizitzetan teknologia berriak gero eta gehiago erabiltzen dira. Hala ere, eskolan oraindik metodo tradizionalak indarrean daude. Beraz, nola heziko ditugu XXI.mendeko ikasleak XIX. edo XX.mendeko metodoekin? Argi dago metodologia aldatu behar dela eta IKT-ak hori egiteko bidea direla.

Kontraesana dela pentsatzen dut gizartean teknologiek gero eta garrantzia gehiago hartzea eta eskola oraindik arlo honetan atzeratuta egotea. Eskola instituziorik aurreratuena izan beharko litzateke, gizarte modernoa erakikitzeko eta umeak behar bezala gizarteratzeko.

Aukera ugari daude ikasleei teknologien bidez irakasteko eta irakasle bakoitzak hobeto doakiona erabil dezake. Era honetan, ikasleak motibatuago sentituko dira eta ikasteko gogo handiagoak izango dituzte. Ezin ditugu XX.mendeko umeak aintzinako metodoekin hezitzen jarraitu, ideai hau baztertu beharra dago.

Hitz gakoak:

1. Informazioa
2. Teknologia
3. Alfabetatze digitala
4. Motibagarria
5. Baliabideak

Galderak:

1. Nola da posible XXI.mendeko ikasleak antzinako metodoekin irakastea?
2. Teknologia berriek hezkuntzan eragin negatiboren bat izan dezakete?


Argazkiaren iturria: http://trestizas.files.wordpress.com/2012/05/2-orria-b_0.jpg

No hay comentarios:

Publicar un comentario