viernes, 19 de diciembre de 2014

Astekari-teoria


  • Abenduak 18

Teoria azken klase honetan, azken dokumentatzaile taldeen aurkezpena ikusi dugu eta gainontzeko taldeek bezala euren sitesa erakutsi digute eta bertan, egokitutako taldeen lanak ikusgai izan ditugu. Aurkezpena interesgarria izan da, sitesa aurkeztu eta honen antolamendua azaltzeaz gain,lan honen inguruan haien iritziak eta hausnarketak azalarazi dizkigutelako. 

Bestalde, azken aurkezpenaren ondoren, irakasleak, irakasgaia ixteko asmoz, powerpoint bat eta bideo batzuk jarri dizkigu eskola berria eta IKT-en inguruan. Bideo hauek hausnarketa egitera eraman naute. Bideo batean emakume batek aipatutako esaldi batek gehien harritu nauena izan da. Izan ere, honek aipatzen zuen ikasleek azterketak egiten badituzte, azterketaren galderen erantzunak interneten agertzen badira, azterketa horrek ez duela ezertarako balio. Ideia hau oso interesgarria iruditu zait eta zentzu batean alde nago honekin. Umeek egiten dituzten frogetan ez daude hausnarketara eramaten duten galderarik, ezta iritzi pertsonala ematera bideratzen dutenak ere. Gaurko azterketak beste modu batean bideratu behar dira, beharbada  hausnarketa baten bitartez teoria aplikatzea. Batzuetan galdera teorikoak ezinbestekoak dira, baina hauek formulatzeko era ezberdinak daude. Beraz, pentsatzen dut azterketa batean denetarik egon behar dela.

Azkenengo klase honen ondorio moduan, esan dezaket argi dagoela daukagunhezkuntza sistema aldatu beharra dagoela eta horretarako ahalmena eta gakoa irakasle berriok dugula.






Argazkiaren iturria: http://statics.erasmusu.com/originals/el-peor-examen-de-mi-vida-87266341d81d2e0b8e696a5b434bfb9f.jpg

No hay comentarios:

Publicar un comentario