sábado, 15 de noviembre de 2014

Apunteak eta hausnarketa





Hausnarketa:

Testuak irakurri eta bideoa ikusi dudan bitartean apunteak hartu ditut, hausnarketaren aurrean ikusgai ditugunak. Apunte hauetan, testu zein bideoaren ideia nagusiak eta interesgarrienak aipatu ditut.

Testuak oso interesgarriak iruditu zaizkit gaurko errealitatea isladatzen dutelako. Hiru testu hauek interneten erabilerak ekartzen dituen onurei buruz hitz egiten digute, hala ere, horietako batek bereziki internet-ek ekar ditzakeen arriskuetan sakontzen du. 

Testu hauek hausnartzera eraman naute gaurko eskolaren errealitatearen inguruan. Gaurko eskoletan nahiz eta teknologia berriak dauden, ez dira behar bezain beste erabiltzen. Hauek liburuekin egiten dugun berdina egiteko erabiltzen dira, beraz, ez dira aprobetxatzen. Internet-ek benetan onuragarriak diren programa batzuk eskeintzen ditu hezkuntzarako eta honen erabilera sustatu behar da (blog, wikiak...).

Gaur egungo eskolako errealitatea erakusteko asmoz, nire esperientziaren adibidea emango dut. Practicumean egon naizen bitartean, nire gelako ikasleek teknologia berriak erabiltzen zituzten. Interneta soilik informazioa bilatzeko erabiltzen zuten eta lan taldeak egiteko powerpoint-a erabiltzen zuten. Honek erakusten dit internet-a soilik informazio iturri bezala erabiltzen dela. Beraz, hau aldatu beharra dago eta benetako erabilera sustatu.

Eskolek teknologia berriak erabili behar dituzte parte hartzea, elkar ekintza, komunikazioa eta abar sustatzeko. Ikasleak tresna hauen aurrean motibatuta sentitzen dira eta hau aprobetxatu beharra dagoela pentsatzen dut.

Azkenik, ikusitako bideoari buruz hitz egingo dut. Honetan ordenagailu eta interneten historioa kontatzen da. Gainontzeko testuekin ez diot lotura handia ikusi. Hala ere, bideoak erakusten digu ordenagailuek izugarrizko aldaketak izan dutela sortu zirenetik eta gertaera hauek gure bizitza aldatu dutela, errezagoa eginez. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario