miércoles, 19 de noviembre de 2014

Familia aniztasuna

Sarrera honetan familia aniztasunari buruz hitz egingo dut, zer ikusi handia duena blog honen gai nagusiarekin. 



Zenbat familia mota daude? Zenbat ezagutzen ditugu? Gaur egun, familia mota ugari ezagutzen ditugu eta familia eredu tradizionala gehiengo izatetik salbuespen izatera pasa da. Gure gizartean aniztasuna dago eta eskolan oso nabaria da hau. 

Betidanik familia nuklearra ezagutu dugu, konposatuta dagoena aita, ama eta seme-alabekin. Hala ere, tradizionalak ez diren gaurko familia batzuk hauek dira:
  • Familia konplexuak (aiton-amonekin bizitzea)
  • Seme-alaben adopatatuen familiak
  • Guraso bakarreko familiak
  • Izatezko bikoteak (nahiz eta bikotea izan, ez dira batera bizi)
  • Familia berreraikiak (anai edo arreba-ordainak izatea)
  • Familia homoparentalak
  • Etorkinen familia aniztasuna (poligamia...)
  • ...

Aipatutako familia motak eskolan ikus ditzakegunak dira eta hau irakasleok kontuan hartu behar dugun alderdietako bat da. Ikasle bakoitza desberdina den moduan, familia bakoitza ere ezberdina da. Beraz, ikasle bakoitzari eskeintzen diogun arreta pertsonalizatua, familiarekin berdina izan beharko litzateke. Familiaren arabera irakaslearen esku hartzea ezberdina izango da. Horretarako, oso garrantzitsua da irakasleak familiaren egoera ezagutzea. 

Honekin lotuta ikaslearen jarrera daukagu. Izan ere, ikasleak familian ikusten duten araberakoak dira askotan. Hau da, familian arazoak baldin badituzte, honek eragina izan dezake eskolan. Horregatik diogu irakasleak etxeko egoera ezagutu behar duela, ikasleari ahal duen heinean languntzeko. 

Familiaren aniztasunaren gaia nola bideratu dezakegu gelan? Oraindik, eskolan eredu tradizionala irudikatzen den bakarra izaten jarraitzen du. Hau aldatu beharra dago gaurko familiak garatu direlako eta jada eredu tradizionalak ez duelako errealitatea osotasunez irudikatzen. Beraz, familia aniztasunaren gaia eskolan tratatu behar da guztiok errespetuz jokatzeko eta familia bat bestea baino hobeagoa ez dela ulertzeko. 

Irudiaren iturria: http://timerime.com/es/linea_de_tiempo/2418668/Evolucin+del+concepto+de+familia/

No hay comentarios:

Publicar un comentario