jueves, 27 de noviembre de 2014

Astekaria-teoria


  • Azaroaren 27an

Aste honetako teorian azkenengo aurkezpenak entzun ditugu. Aurkezpen hauetan denetarik egon da: talde batek ahoz egin du, besteek bideoak jarri dituzte. Bereziki talde baten bideoa gustatu zait, honek ez du ahotsarik izan, soilik letra egon da, baina oso polita iruditu zait eta oso argia. Powtoon programa erabili dute horrelako aurkezpena egiteko eta hau ikasleekin erabiletzeko oso baliagarria iruditu zait, programa berri hauek errezak dira erabiltzen eta ikasleentzako oso bisualak dira zein dibertigarriak.

Waldorf metodologia aipatu da aurkezpen batean, hauek ez baitituzte teknologiak erabiltzen Lehen Hezkuntzan, DBHn erabiltzen hasten dira. Honen inguruan nire esperientzia komentatu nahiko nuke. Duela hiru urte Estatu Batuetan egon nintzen familia batean ingelesa ikasten, familia honetako alaba, 12 urtekoa, Waldorf eskola batera joaten zen. 

Etxean teknologia berriak zituzten, etxeko kide bakoitzak bere portatila zeukan, mugikorra, telebista... Umeak ez zituen teknologia berriak eskolan erabiltzen, baina etxean bai. Bere gurasoek nahi zuenean ordenagailua erabiltzen uzten zioten, hori bai, ezin zuen eskatu gabe hartu. Hala ere, etxean ez zen telebista ikusten, soilik familian filmak ikusteko. Telebista ez zuten saloian, normalena dena, hau beste beste gela batean zuten, beti aurrean ez izateko eta soilik momentu berezietan ipintzeko.

Beraz, hilabete batez Waldorf pedagogia jarraitzen duen familia batekin egon ondoren, teknologia berriei buruz ondorioztatu dezaket umeek ere hauek erabiltzen dituztela (facebook-ean ibiltzeko, posta elektronikoa erabiltzeko...). Hala ere, hauek neurri batekin erabiltzen dituzte, gurasoek mugak jartzen baitituzte. Mugak jartzearekin guztiz ados nago, ikasleek teknologien at dauden gauza asko ikasi behar baituzte eta komunikatzeko bide ezberdinak erabili, ez soilik sare sozialak.





Argazkiaren iturria: https://elmundodeluciablog.files.wordpress.com/2014/01/pedagogc3ada-waldorf.jpg
http://www.princetonwaldorf.org/system/wsp_images/Waldorf%20Education.jpg

No hay comentarios:

Publicar un comentario